Joxemari Gurrutxagak eta iñaki Sarasolak jantzi dituzte txapelak Matxinbentako mus txapelketan

Uztarria.eus 2018ko ots. 3a, 10:13

Elur bustia eta hotza eginagatik, hainbat lagun animatu zen Matxinbentan atzo gauean jokatu zen mus txapelketan parte hartzera. Guztira, 18 bikotek eman zuten izena, eta goizaldeko ordubiak arte luzatu zen norgehiagoka, auzoko tabernan. Joxemari Gurrutxaga Bigotes eta iñaki Sarasola Astixu izan ziren nagusi, eta 200 euro eta txapel bana jaso zituzten sari bezala. Bigarren sailkatu ziren Iñaki Altuna eta Xabier Astigarraga, eta arkumea eta bi xanpain botila eskuratu zituzten. Hirugarren egin zuten Mikel Lasak eta Jasone Guereñok, eta oilasko parea eta bi ardo botila eskuratu zituzten.

Matxinbentan Santa Ageda jaiak astelehena arte luzatuko dira. Hona hemen egitaraua:

Gaur, zapatua

Arratsalde guztian, puzgarriak.
17:00. Xalto pailazoa, elizan.
Ondoren, txokolatada.
21:00. Bertso afaria, Iker Zubeldia eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Afarirako txartelak aurrez hartzea aholkatzen da 943-88 63 15 telefono zenbakira deituta.

Bihar, igandea. 
Santa Ageda bezpera

11:00. Meza.
11:30. Ume jolasak.
11:45. Esku pilota partidak.
12:30. Herri kirol jaialdia.
Gauean, santa eskekoen etorrerarekin erromeria.

Etzi, astelehena. Santa Ageda eguna

11:00. Meza.
Gero, hamaiketakoa.