Azoka Plaza berrituaren inaugurazio ekitaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2018ko ots. 2a, 18:53
Azoka Plaza. (Azpeitiko Udala)

Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, bertan izango dira, besteak beste, Zigor Iturrieta sukaldaria, Ekain Txou pailazoa eta zenbait musikari. 12:00etan hasiko da ekitaldia.

Udalak Azoka Plaza berritua aurkeztuko du bihar egingo duen inaugurazio ekitaldian. 12:00etan hasiko da ekitaldia, eta Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, bertan izango dira, besteak beste, Zigor Iturrieta, Ekain Txou pailazoa eta zenbait musikari. Bertan aurkeztuko dute Elikagunearen proiektua ere, eta haien jakiak probatzeko aukera ere izango da. Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldira.