Atez ate, kopla kantuan

Urola Kostako Hitza | Festak | Artikulua
2018-02-02 16:46

Gipuzkoako hainbat herri eta txokotan santa eskean aterako dira igandean. Matxinbentan, Azpeitian, urte luzeetako usadioari segika, inguruko auzoak girotuko dituzte egun osoan.

Matxinbentako santa eskeko taldea, iaz, baserri baten aurrean kantuan. (Ibon Errazu)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Hilaren 2an Kandelario, 5ean Santa Ageda, usadioa galdu ez dadin etorri gera eskera. Hala dio Santa Ageda egunaren bezperan kantatzen den koplaren zatiak. Ohiturari jarraituz, makila eskuan, Gipuzkoako herri eta txoko askotan aterako dira, beste urte batez, santa eskean, baserriz baserri koplak abestu eta bazterrak girotuz. Aurten, igandean egokitu da Santa Ageda bezpera, eta ez dute hutsik egingo eskean ateratzen diren auzoetako, ikastetxeetako nahiz lagunarteko kuadrillek. Bertsolarien eta trikitilarien laguntzarekin, egun osoan ariko dira han-hemenka sosak biltzen; Matxinbentan, adibidez. Santa Ageda festak ospatzen dituzte Azpeitia, Beasain, Ezkio eta Itsaso udalerriei dagokien auzo horretan, eta auzotarren artean galdu ez den ohitura da santa eskean ateratzea. Trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin, Azpeitiko auzo ugari igarotzen dituzte kantuan.

Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe bertsolari errezildarra eta Xabier Olaizola Txikerra matxinbentarra auzoko santa eskeko taldeko bi kide beterano dira. Izan ere, biek ala biek gaztetatik hartzen dute parte hango santa eskean: Loidisaletxek 21 urte daramatza hango taldean koplak abesten; Olaizola, berriz, Matxinbentako Zuaneta baserrikoa da, eta 16 urte zituenetik aritzen da auzoan eskean. Ondo gogoan du taldean parte hartu zuen lehenengo urte hura: “Ordura arte, baserritik inora atera gabe nengoen ni; baserritik eskolara, eta eskolatik baserrira joaten nintzen. Lehenengo urtean, zeharo galduta ibili nintzen. Non nenbilen arrastorik ere ez nuen”, dio barrez. Loidisaletxe, berriz, aurretik Zumaian eta Asteasun aritu zen koplatan, eta urte batean Asteasuko taldeak ez zuela eskean jarraituko erabaki ostean hasi zen Matxinbentako taldean parte hartzen.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa