Matxinbentan santagedak ospatuko dituzte gaur hasi eta astelehena bi­tartean

Uztarria.eus 2018ko ots. 2a, 11:00
Iazko Matxinbentako Santa Ageda festetan haur bat itsulapikoa puskatzen.

Haurrak, gazteak zein helduak kontuan izanda, “zapore eta gustu askotariko» ekitaldiak antolatu dituzte lau egunetarako: mus txapelketa, puzgarriak, Xalto pailazoaren emanaldia, bertso afaria, umeentzako jolasak, esku pilota partidak, herri kirolak eta jubilatuentzako hamaiketakoa izango dira, besteak beste. Etzi, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako taldeak kopla kantuan pasatuko du eguna,. 

Santa Ageda egunaren bueltan, kopla doinuak dira nagusi herrian gaurtik hasita. Goiz partean esaterako, Urola ikastetxeko DBH 1. mailako ikasleak bi taldetan banatuta aritu dira kopla kantari Alde Zaharrean eta Sanjuandegin. Etzi, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako taldea eskean aterako da Loiola auzotik, 08:00etan, eta eguna kopla kantuan pasatu ondoren, gauerdian iritsiko dira auzora. Bestalde, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak, gurasoak eta irakasleak Sanagustin aurrean elkartuko dira igandean 19:00etan, eta Asier Iriondo eta Asier Otamendi bertsolariekin eta trikitilariekin eskean ariko dira. Gainera, Azpeitia, Beasain, Ezkio eta Itsaso udalerrietakoa den Matxinbenta auzoan santagedak ospatuko dituzte bete-betean, gaur hasi eta astelehena bi­tartean.

Matxinbentako auzoaren argazkiak antzekotasun gutxi du garai bateko irudiarekin alderatuz gero. Izan ere, gaur egun, herrigunean etxe hutsak gehiago dira, beteak baino. Hiru kale baserritan baino ez da bizi jendea, nahiz eta periferiako baserri ugaritan ere bizi den. Horregatik, Matxinbentako festa batzordeko kideek adierazi dute haien “helburua ez” dela jaietan zerbait berezia» antolatzea, Santa Ageda jaiak «bizirik eustea» baizik.

Hala, haurrak, gazteak zein helduak kontuan izanda, “zapore eta gustu askotariko» ekitaldiak antolatu dituzte lau egunetarako: mus txapelketa, puzgarriak, Xalto pailazoaren emanaldia, bertso afaria, umeentzako jolasak, esku pilota partidak, herri kirolak eta jubilatuentzako hamaiketakoa izango dira, besteak beste.

Santa Ageda eguna astelehena da, baina festetako egun handia igandean dute auzotarrek. Izan ere, usadioa galdu gabe, goizean goiz atera eta gauerdira arte kopla kantuan ibiliko da Matxinbentako taldea. Santa Ageda eguna, berriz, astelehen buruzuria egokitu da aurten, eta jaiei amaiera jubilatuen egunarekin emango diote.

Eusko labeldun saskia
Matxinbentako jaiak antolatzeko Azpeitiko eta Beasaingo udalen diru laguntza jasotzen du batzordeak, baina “aparteko diru iturri gisara”, auzoko baserritarrek emandako produktuekin osatutako saskia zozkatzen dute festetako azken egunean. Batzordeko kideen esanetan, dozena bat urte dira egitasmo horrekin hasi zirela, eta diote errifako txartel “asko” saltzen dituztela.