'Azpeitiarrez Natul' liburuxka salgai dago Belaetxe dendan eta Uztarriaren egoitzan

Uztarria.eus 2018ko ots. 2a, 13:52
Herritarren ekarpenekin osatu dute 'Azpeitiarrez Natul' liburua.

Uztarriako bazkide direnak hasi dira etxean jasotzen Azpeitiarrez Natul liburua, baina bazkide ez direnek Sanjuandegiko Belaetxe dendan edo Uztarriak Perez Arregi plazan duen egoitzan eskuratu dezakete, bost euroren truke.

Azpeitia eta euskara ardatz eta herritarrak oinarri dituen Azpeitiarrez Natul liburuxka joan den zapatuan aurkeztu zuten Natul euskara elkarteak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Udalak elkarlanean. Dagoeneko, Uztarriako bazkide direnak hasi dira etxean jasotzen liburua, baina bazkide ez direnek Sanjuandegiko Belaetxe dendan edo Uztarriak Perez Arregi plazan duen egoitzan eskuratu dezakete, bost euroren truke.