Landaola saririk ez Azoka Plazaren proiektuarentzat

Uztarria.eus 2018ko ots. 1a, 18:47

Gaur banatu dituzte I. Landaola sariak, Zaldibian. Azpeitiko Udala zen hautagaietako bat, Azoka Plazaren proiektuarekin, baina saririk gabe gelditu da azkenean. Gipuzkoako landa garapenerako elkarteen federazioak, Landaolak, lehen aldiz eman ditu landa garapenaren eremuko proiektuei errekonozimendua egitea xede duten sariak. Tolosako Udala erakunde publikoek bultzatutako proiektuen arloan, Azkoitiko Hazitik kooperatiba eremu pribatuan, eta Antton Dorronsoro eta German Muruamendiaraz ibilbideagatik saritu dituzte lehen edizioan. Argazkian, saridunak eta antolatzaileak (Argazkia: Irekia).