Gaztetxeak antolatutako Zine Ziklo Amorosuen azken emanaldia izango da gaur gauean. Michael Hanekek zuzendutako Amour (Austria, 2012) filma emango dute 21:00etan, Gaztetxean. Georges eta Anne 80 urteko senar-emazteen istorioa azaltzen du lanak. Bikotea Parisen bizi dira, eta egun batean Anneri bihotzekoak eman eta gorputzaren zati bat geldituko zaio. Gertaera mugarria eta erronka izango da bien arteko maitasun harremanean.
Joan zen hilean hasi zuten Zine Ziklo Amorosue, eta ordutik bi filma ikusi ahal izan dira: Langosta eta Mommy.