Odola ateratzeko aukera izango dute gaur herritarrek

Uztarria.eus 2018ko urt. 31a, 09:52

Gaur izango da urteko lehen odol ateraldia, 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte odola ateratzera, "odol beharra" dagoelako.

Gaur izango dute odol emaileek odola ateratzeko urteko aurreneko zita. Herritarrek anbulatorioan eman ahal izango dute odola 17:00etatik 21:00etara bitartean. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek herritar guztiak animatu dituzte odola ateratzera, "odol beharra" dagoelako. Otsaileko odol ateraldia hilaren 28an izango da.

Iaz 1.168 ateraldi egin zituzten herritarrek guztira.