Karnabalak 2018

Otsailaren 9a bitartean eman dezakete izena Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek

Uztarria.eus 2018ko urt. 31a, 10:44

Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, bertara joanda edo 943 15 70 68 telefonora deituta.

Gerturatzen ari dira Karnabalak, eta dagoeneko prestaketetan murgilduta dira herritarrak. Astelehen Karnabal gauean mozorro lehiaketa egingo dute aurten ere, eta, iaz bezala, parte hartu nahi duten tabernek aurrez eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, bertara joanda edo 943 15 70 68 telefonora deituta.