Horma irudi bat ezabatu dute Elizkalean

Uztarria.eus | Besterik | Argazkia
2018-01-30 18:27

Joan zen asteburuan horma irudi bat agertu zen Elizkaleko pareta batean. Hain zuzen ere, haur baten silueta irudikatzen zuen, zezena balitz bezala lepotik soka zintzilik zuela. Egunotan, baina, ezabatu egin dute irudia. Dena den, margo grisez estali badute ere, nabari daiteke haurraren horma irudia.

2016ko urrian horma irudi berdina agertu zen Elizkalearen eta Done Jakue kalearen arteko kantoian, eta hura ere ezabatu egin zuten; orduan, ordea, umearen silueta soilik ezabatu zuten.

Horma irudi horrek izan du oihartzuna Twitter sare sozialean:

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia jesuita | 2018-01-30 : 22:10

Zezenak astebururo, sokamuturraren dokumentala ikastetxeetan... reflexio bat egin behar dela uste dut herri bezala.

Erabiltzailearen aurpegia Ahmed | 2018-01-31 : 10:36

Ikastetxeetan aho batez hartu da erabakia? Ez da inolako eztabaidarik egon bideo hau (eta sokamuturra bere osotasunean) ikuspegi pedagogiko batetik egokia den edo ez?

Benetan harritu ninduen ni ere ikastetxeen kontu honek, pedagogia eta herri hezitzailea gora eta behera gabiltzan garaiotan...

Erabiltzailearen aurpegia enara03 | 2018-01-31 : 13:26

ni ere harrituta nago ikastetxeetako kontu honekin, baiña historiak jarraitzen du, orain inauteritan soka mutilez jantzi behar omen ditugu gure haurrak. badakit, karmelon guraso talde batek kexa azaldu duela, eta hemendik animatzen zaituztet besteoi ere berdina egitera. noraino iritsi behar deu gure herrian zezen kontuekin?ezin det sinistu azpeiti osoa arro sentitzen denik sokamuturrarekin. ohitura da, indarra dauka, baiña mesedez errespetatu bere haurrak ikuskizun horretara eraman nahi ez dituzten gurasoak.parte hartu nahi duenak kalean aukera asko ditu baiña eskoletara sartzea...

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-01-31 : 14:36

Normala iruditzen zait etxebizitza pribatu bateko horman irudi bat egin eta hau ezabatzea, ez nuen honen berririk gaur arte. Adierazpen moduarekin ados ez egon arren, mezua erabat partekatzen dut hala ere, hau da, azpeitiko umeak sokamuturrera "kondenatuak" daudela. Igual ez da hitzik egokiena. Aurrekoan ere idatzi nuen beste notizi baten ere:
#NereizeneanEZ

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia | 2018-01-31 : 15:13

Argi eta garbi dago. Honen atzean dagoena da zer festa eredu nahi dugun.
Zeintzuk dira festa bat antolatzerakoan kontuan hartu beharko genituzkeen baloreak eta irizpideak? Gure "gozamenerako" animaliak erabiltzea zilegia al da? Hori al da gure festa eredua? Hori al da mantendu nahi dugun tradizioa?
Zorionez,gero eta testigantza gehiago ditugu inguruan eta munduan zehar gure inguruarekin errespetuz jokatu behar dugula esaten dutenak.
Bostehun urte bete bitu sokamuturrak Azpeitian.
Hasi gaitezen kontzientzia hartzen. Nahiko urte egin dugu animaliak erabiliz "jai" egiten.Hasi gaitezen gauzak beste ikuspuntu batetik aztertzen.

Erabiltzailearen aurpegia AzpeitiarNormalBat | 2018-02-01 : 12:44

Oso ondo iruitze zait zuen seme-alabak sokamuturrea ez ematie ez zaizuelako gustatzen animaliyek ibiltzie festatan, baino ezin da onartu sokamuturre gustatze zaigun gaztiek kondenauek geala esateik... Guk buelta batzuk emangoixkou, zuke eman buelta batzuk "gurasobat"

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-02-01 : 14:40

Azpeitiarnormalbati erantzunez, berriz diot, igual ez zela hitzik egokiena baino horma irudian lepotik soka bat lotuta zuen ume bat ageri zen. Eta zeuk esan duzu gazte bat zarela, beraz ez ume bat.

Erabiltzailearen aurpegia enara03 | 2018-02-01 : 19:31

nik eman dizkiot buelta batzuk eta horreatik idatzi det, bakoitzen erabakiyek errespetau ber dielako, kalin ibiltzi nahi duna lau ordu zezenan atzetik, hor konpon, ibili dayela, lenuo eo geruo bukaukoye kontu hauek. baiño, eskolata ematean garayen, nun dao errespetue? nahi dunak dokumentala ikusi ,jutie dauke seme-alabak hartuta beste nunbaitea, baiño eskolan ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa