Boluntarioen antzerkiaz gozatu dute San Martin egoitzako egoiliarrek

Uztarria.eus 2018ko urt. 30a, 11:36

Antzerki musikala egin zuten hainbat boluntariok joan zen ostegunean San Martin egoitzan. Egoiliarrek tunaren inguruko antzezpenaz gozatu ahal izango zuten. San Martin egoitzako ordezkariek boluntarioei zorionak eman dizkiete, eta haiek azaldu dutenez, egoiliarrek "asko disfrutatu" zuten emanaldiarekin.