Nola jaso zenuen filma egiteko proposamena?
Hasieran, ez zegoen argi zer egin nahi zen. Egina zuten dokumental luze bat [Soka ez da eten, Enekoitz Esnaolarena, 2011n], eta 500. urteurrenaren inguruan estetika aldetik zeozer desberdina egitea pentsatu genuen. Horrela, bertako jendearekin baina aktore batzuk hautatzea, eta Jai karnabaleko zezenaren irteerarekin konexio bat lortzea pentsatu genuen. Zerbait desberdina nahi genuen eta bide horixe hartu genuen.
Nolakoa izan da prozesua, zenbat denborakoa?
Nahikoa azkar hasi ginen, 2017ko Elegante eguneko arratsaldeko zezenaren irteerako irudiekin egin behar genuelako lana. Hortik aurrera, urte osoa geneukan gainerako irudi guztiak grabatzeko eta filma osatzeko. Baina zatirik zailena, zezenaren irteerako irudiena, segituan egitea tokatu zitzaigun. Denbora gutxi izan genuen hori prestatzeko, eta gero denbora asko, filmean irteeraren aurretik dauden eszenak grabatzeko. Beraz, prozesua nahikoa lasaia izan da, baina, era berean, hasiera nahikoa estresagarria izan zen.
Nolakoa izan zen Elegante eguneko filmaketa hori?
Koordinazio lan handia eskatu zigun, kamera asko erabili genituelako. Bestetik, zuzeneko grabazio bat da. Kamera bat han eta bestea hemen jarri erabakiko duzu, baina, gero, zezenak nahi duena egiten du; eta egun horretan, jendea ere ez da egoten laguntzeko...
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.