Otsaileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Axen Escalada, Onintza Zeberio eta Lorea Etxeberria ipuin kontalariak

Uztarria.eus | Komunikabideak | Bideoa
2018-01-25 12:22

Otsailaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Axen Escalada, Onintza Zeberio eta Lorea Etxeberria ipuin kontalariei egindako erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Escaladak Japoniako rakugoak kontatzen ditu; Zeberio, berriz, Azpeitiko ikastola Karmelo Etxegaraiko liburutegiko arduraduna da, eta hainbat ipuin kontatzen du; eta Etxeberria duela gutxi hasi zen umeei ipuin kontaketa saioak eskaintzen. Horien esperientziak bildu ditu Uztarriak aldizkariaren datorren zenbakirako. Hona hemen erreportajearen aurrerapen bideoa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa