Talde berrietan ariko dira Oier Ibarguren eta Unai Iparragirre

Uztarria.eus 2018ko urt. 24a, 16:57
Unai Iparragirre. (Hitza)

Txirrindularia Baque BHrekin lehiatuko da denboraldi berrian. Euskadi Fundazioan mekaniko ariko da, berriz, Grupo Eulenen zuzendari izan dena.

Errepideko txirrindularitza denboraldia abiatzear da Euskal Herrian eta eskualdeko txirrindulariak ere prest daude urte berriari ekiteko. Batzuek iazko taldeetan jarraituko dute, baina badira orain artekoak utzi eta ibilbide berriari ekingo diotenak ere.

Horien artean daude Oier Ibarguren (Azpeitia, 1997) eta Jon Agirre (Arroabea, Zestoa, 1997). 23 urtez azpikoen kategorian hirugarren denboraldia estreinatzear daude biak, eta Bizkaiko Baque-BH taldearen elastikoarekin egingo dute debuta, Zarauzko Jira-Bira Cycling taldeko Grupo Eulen utzita.

Taldez aldatzeko "aukera bat baino gehiago" izan dutela adierazi du Ibargurenek, baina eskaintzarik "tentagarriena" Baquerena zela dio. Talde berrian "txirrindulari bezala hazteko" parada izango dutela iritzi dio azpeitiarrak. "Material aldetik, taldearen egiturari dagokionez eta egutegiari begiratuta ere" aurrerapausoa egin dutelakoan dago.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzan.