Wim Mertensen eta Kirmen Uriberen emanaldirako sarrerak eros daitezke

Uztarria.eus 2018ko urt. 24a, 13:26

Uribek idatzitako 'Mussche' eleberriari musika jarriko dio Win Wertens musikariak otsailaren 23an, Soreasu antzokian. Idazleak, berriz, liburuko hainbat pasarte irakurriko ditu.

Wim Mertens musikariak Azpeitian hasiko du aurtengo bira, eta otsailaren 23an kontzertua emango du Soreasu antzokian. Ez da, ordea, bakarrik izango oholtza gainean, eta, beste hainbatetan egin duen bezala, Kirmen Uribe idazlea izango du ondoan. Hain zuzen, ondarrutarrak 2012an idatzitako Mussche eleberriari musika jarriko dio Mertensek emanaldian.

Robert Mussche flandiar idazleak Karmentxu Cundin haur bilbotarra etxean hartu zuen 36ko Gerran. Gero,  gerra kronikak idatzi zituen Kataluniatik, eta, Bigarren mundu-gerraren ondoren, nazien aurkako Erresistentziako kidea izan zen. Errealitatea eta fikzioa uztartuta, Musscheren bizitzan oinarritutako liburua argitaratu zuen Uribek 2012an, eta emanaldian liburuko hainbat pasarte irakurriko ditu idazleak. Era berean, argitaratu gabeko poema bat ere errezitatuko du. Mertensek, berriz, liburuari musika jarriko dio, baina bere errepertorioko abestiak ere eskainiko ditu.
 
Emanaldirako sarrerak sagoeneko eros daitezke. Sarrera mota desberdinak daude, eta honako loturan eskuratu daitezke: https://entradium.com/entradas/wim-mertens-eta-kirmen-uribe