Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da otsailaren 3an

Uztarria.eus 2018ko urt. 23a, 11:15
'Borobilean' saioaren kartela.

Otsailaren 3an izango da emanaldia Izarraitz pilotalekuan, 16:30ean hasita. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du ikuskizuna.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Borobilean emanaldia eskainiko dute otsailaren 3an, Izarraitz pilotalekuan. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia, eta 16:30ean hasiko da saioa.

Sarrerak 7,50 euroan jarri dituzte salgai Berdie, Laratz, Pastorkua eta Eguzkitza tabarnetan eta Trenbide kafetegian, kiroldegian, Lasa gozotegian, Lorean (Urrestilla) tabernan eta Uztaro haurreskolan.