Sansebastianak 2018

Oihana Labianok San Sebastian bezperan abestu zuen bertsoa

Uztarria.eus 2018ko urt. 20a, 18:37

San Sebastian bezperan, gauerdia jo aurretik, bertso bat abestu zuen Oihana Labiano azpeitiar gazteak. Plazan bilduta ziren danbor taldeetako kideek nahiz danborrada ikusten ziren herritarrek adin entzun zuten Labianok kantatutako bertsoa. Azpeitiko Udalak Labiano bertsoa abesten ari zela bideoa grabatu zuen.

Honako bertso hau abestu zuen azpeitiarrak:

"Sebastian bat bada zeruan

ta seguru bere kasa

goitik begira harro egongo da

horrela ikusiz plaza

hamabitara hurbiltzen doa

erloju orratzen jolasa

urduri gaude, ileak puntan

ta bero-bero arnasa

belarri ertzera heldutakoan

kanpai hotsaren konpasa

danbor guztiak gogor astindu

eta festak ondo pasa!".