Unai eta Jon Alberdi anaiek txapelak jantzi zituzten Elgoibarko San Anton txapelketan

Uztarria.eus 2018ko urt. 22a, 17:04
Unai Alberdi –argazkian, ezkerrekoa– txapela jantzita.

San Sebastian bezperan, esku pilotako San Anton txapelketa jokatu zen Elgoibarren, eta Unai eta Jon anaiek txapel bana jaztea lortu zuten. Unai Alberdi promesa mailan lehiatu zen eta Jon Alberdi, berriz, senior mailan. Bestalde, azken horrek kirolari onenaren garaikurra eskuratu zuen, senior mailako finalean. 

Joan den ostiralean, San Sebastian bezperan, esku pilotako San Anton txapelketa jokatu zen Elgoibarren, eta Unai eta Jon anaiek txapel bana jaztea lortu zuten. Unai Alberdi promesa mailan lehiatu zen, eta Goizuetako Antton Apezetxea bikotekide zuela, 22-19 irabazi zuen finalaurrekoa, DV txapelketan garaileizan ziren Agirreamalloaren eta Olidenen kontra. Jon Alberdi, berriz, senior mailan aritu zen, eta Aizpuru lagun zuela, mendean hartu zituzten Peru Labaka eta Aranguren, finalaurrekoa 22-17 irabazita. 

Bi anaiak nagusi izan ziren finalean ere. Unai Alberdi eta Apezetxea aise nagusitu ziren, Karregal eta Artola 22-11 mendean hartuta. Senior mailan lehia estuagoa izan zuten Jon Alberdik eta Aizpuruk, 22-20 irabazi baitzien Atxotegiri eta Olaizolari. Bestalde, senior mailako finalean, kirolari onenaren garaikurra eskuratu zuen Jon Alberdik.