'Solaris' filma emango du etzi Paradisu Zinemak

Uztarria.eus 2018ko urt. 22a, 12:08

Stanlislaw Lem idazlearen zientzia fikziozko eleberrian oinarritutako film sobietarrarekin hasiko du zineklubak urteko jarduera. Hiru eurotan jarri dute sarrera.

Paradisu Zinema zineklubak urteko lehenengo emanaldia eskainiko du etzi, asteazkenean. Andrei Tarkovskik zuzendutako Solaris (Sobiet Batasuna, 1972) filmarekin hasiko dituzte aurtengo zine saioak, 21:00etan, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. 

Stanlislaw Lem idazlearen izen bereko zientzia fikziozko eleberri batean oinarritutako filma da Solaris. Espazioko estazio batean dago girotuta filma. Sarrerak hiru euroko prezioa izango du.