Sansebastianak 2018

Atera dute zezena Etxe Zurinekotik

Uztarria.eus 2018ko urt. 21a, 18:51

Gaur, igandea, eguerdian eta arratsaldean zezena izan da kalean protagonista. Eguerdian sokamutur txikia egin dute Erdikaletik irtenda, eta neska-mutilak ibili dira sokan. Gero, herriko plazan zezen txikiekin jolasean ibiltzeko aukera izan dute eta ondoren pottokak eta poniak atera dituzte. Bergarako Zezenak ganadutegikoak izan dira gaur.

Arratsaldean, berriz, aspaldiko urtetan ez bezala, Etxe Zurinekotik atera dute zezena. Etxe Zuri aurrean eta Perez Arregi plazan jende asko bildu da irteera ikusteko. Gaur ehunka lagun dabil arratsaldeko sokamuturrean.