Sansebastianak 2018

Goizez eta arratsaldez egingo dituzte bihar danborradak ikastetxeek

Uztarria.eus 2018ko urt. 18a, 19:38
Karmelo Etxegaraiko ikasleak Perdillegiko jolastokian, iaz.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek ere festa giroan ospatuko dute San Sebastian bezpera.

Gauean festa kalean hasi baino lehen ere izango da festa giroa bazterretan bihar Azpeitian. Urtero ohi dutenez, herriko ikastetxeek beren danborradak egingo dituzte, eta askotan bezala, eguraldiari begira ibiliko dira gehienak, atarietan edo aterpean egin erabakitzeko.

Goizez eta arratsaldez izango da ikasleen danbor hotsak entzuteko parada. Hauek da Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean prestatu dituzten egitarauak:

- Azpeitiko Ikastola Ikasberri: 16:00etan danborrada egingo dute ikasleek, ikastolan bertan.

- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai: HH 2ko haurrek 11:45ean danborrada egingo dute, Euskal Herria kaleko eraikinean; HH 3, 4 eta 5ekoek, 15:30ean, Euskal Herria kaleko eraikineko kanpoko jolastokian egingo dute; eta, LHkoek, 16:00etan, Perdillegiko eraikineko jolastokian.

- Iraurgi ikastetxea: 15:30ean, San Martin egoitzan joko dute danborra. Ondoren, 15:50ean, Olazko Andre Mariaren plazatik hasita kalean joko dute Iraurgiko ikasleek: herriko plazatik Parrokiara eta handik gora, berriz, Olazko Andre Mariaren plazara joango dira. Eguraldi txarra egiten badu,  HHko eta LH 1eko eta LH 2ko ikasleek ikastetxearen Artzubiako eraikinean joko dute, eta LH3tik DBHra bitartekoek Etxe Alaiko eraikinean.