EDEN sariaren diploma jaso dute Fitur azokan

Uztarria.eus | Ekonomia | Argazkia
2018-01-18 14:54

Abenduan jakinarazi zuten Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeek garatzen duten Ignaziotar Lurraldea turismo proiektuak Europako Komisioak ematen duen EDEN sarietako bat irabazi zuela. Atzo, hiru eskualdeetako garapen agentzien ordezkariak Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren, sari horren diploma jasotzen.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea izan zen diploma jaso zutenetako bat, Iraurgi Berritzenen izenean. "Errekonozimendu inportantea da hau guretzat, eta oso gustura gaude. Azken urteotan lan asko egin dugu Inaziotar Bidea sustatzeko eta indartzeko, eta fruitua eman du lan horrek", adierazi du Etxeberriak.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa