'Wonder' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus 2018ko urt. 18a, 12:42

Sansebastianak direla eta, zapatuan ez da zine emanaldirik izango Soreasun, baina bai igandean eta astelehenean. Stephen Chboskyk zuzendutako Wonder (2017, AEB) drama da bi egunotan ikusi ahal izango den filma. "10 urteko ume bati, aurpegiko deformazio bat medio, 27 ebakuntza egin dizkiote. Ikastetxe berrian bere lekua topatu nahi du", dio sinopsiak. Bideoan, berriz, filmaren trailerra ikus daiteke.

Igandean bi aldiz emango dute Wonder Soreasun, 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, ikuslearen egunean, 21:00etan hasiko da emanaldia.