Arantza Madariaga azoka plaza berria ezagutzen izan da

Uztarria.eus 2018ko urt. 18a, 11:44

Joan zen udatik, behin behinean martxan da azoka plaza berritua. Baserritarrek dagoeneko han egiten dituzte astearteetako azokak, baina datozen asteetan inauguratuko dituzte ofizialki azoka plaza eta Elikagunea. Bien bitartean, udalak jakinarazi du hainbat eragileren eta erakunderen bisita jaso dutela azken asteetan. Joan zen astean, esaterako, Arantza Madariaga Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal fundazioko zuzendaria izan zen proiektua ezagutzen, Eneko Etxeberria alkatearekin, Josu Labaka zinegotziarekin eta Alain Sabalza azoka plazako proiektuaren dinamizatzailearekin batera.