Bi autoren arteko istripua izan da Loiolan

Uztarria.eus 2018ko urt. 18a, 10:48

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 09:40 inguruan gertatu da istripua, Hotel Loiola aurrean, eta suhiltzaileak eta anbulantzia joan dira.

GI-631 errepidean, Hotel Loiola aurrean, bi autok istripua izan dute 09:40 inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, auto batek bestea jo du, eta suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira istripuaren lekura. Une hauetan (09:45), errepideko errei bat oztopoatzen dute ibilgailuek.