Zabor bilketako kamioi batek eta auto batek istripua izan dute Sanjuandegin

Uztarria.eus 2018ko urt. 17a, 14:07

Zabor bilketako kamioi batek auto bat jo du 12:40 inguruan, Sanjuandegi auzoan. Autoa errepidetik atera da eta etxebizitza baten aurka jo du. Ondorioz, autoko gidaria, 35 urteko emakume azpeitiarra, Zumarragako ospitalera eraman dute.

Zabor bilketako kamioi batek auto bat jo du Sanjuandegi auzoan, 12:40 inguruan. Autoa errepidetik atera da eta etxebizitza baten aurka jo du. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat istripuaren lekura joan dira, eta autoko gidaria, 35 urteko emakume azpeitiarra, Zumarragako ospitalera eraman dute. Udaltzaingoak Uztarriari adierazi dionez, emakumeak "zauri arinak" ditu, lepokoa jarri diote, eta "badaezpada" Zumarragako ospitalera eraman dute, osasun azterketa egitera.