Hobariak jasotzeko ziurtagiriak aurkeztu behar dituzte Kirol Patronatuko bazkideek

Uztarria.eus 2018ko urt. 17a, 12:20
Udal igerilekuen eraikina.

2018rako abonuak berritzen hasiko da laster patronatua. Horregatik, beherapenen baten onuradun guztiei eskatzen die dagozkien ziurtagiriak "lehenbailehen" aurkezteko.

Udal Kirol Patronatuak berehala ekingo dio 2018rako bazkide abonuak berritzeari. Hori dela eta, urtero bezala, hobariak tarteko abonu horien ordainketan beherapenen baten onura duten guztiei eskatu die "lehenbailehen" dagozkien ziurtagiriak aurkezteko. "Batez ere, sendiko abonu barruan dauden 18 eta 30 urte bitarteko seme-alabei eta langabezian dauden gizon eta emakumeei" luzatu die eskaera.

Hauek dira Udal Kirol Patronatuak bere abonuetan ezarrita dituen hobariak:

  • Erretirodunentzat: % 25.
  • Pentsiodunentzat: % 25.
  • Langabeentzat: % 35. Familia abonuetan, bi bikotekideek egon beharko dute langabezian % 35eko beherapena lortu ahal izateko. Bietako bat lanean badago, ez dagokio beherapenik.
  • Familia abonuan, familiako kide guztien diru sarreren arabera, %25.
  • Familia abonuan, familiako kide bat ezintasun egoeran badago: - %25, pertsona horrek %65etik gorako ezintasuna badu. - %10, pertsona horrek %33tik %65era bitarteko ezintasuna badu.
  • 18 urtetik gorako ikasleentzat, % 25.
  • Familia ugari bateko 3 seme-alaba edo gehiago hilabete berean ikastaro batera joanez gero (ikastaro desberdinak izan daitezke), adin txikiena duenaren hilabete horretako ikastaroa dohainik izango da.