Sansebastianak 2018

Umeek ere hasi dituzte danborradarako entseguak

Uztarria.eus 2018ko urt. 16a, 17:34

San Sebastian eguneko haurren danborradan parte hartuko duten haurrak eta gaztetxoak gaur, asteartea, hasi dira entseguekin. 16:00etan Izarraitz pilotalekuan elkartu dira ehunka ume, eta danborradako abestiak jo dituzte bata bestearen atzetik. Umeen danborradan hamar danbor talde aterako dira: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko bi, Iraurgi Ikastetxeko hiru, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hiru, Juan Antxieta musika eskolako bat eta Itsasi dantza taldeko bat.

Bihar eta etzi ere entseguak egingo dituzte gaztetxoek, 16:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan.

Hona hemen, gaurko entseguko irudi bilduma: