Kimaketa ikastaroa eskainiko dute Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus 2018ko urt. 16a, 13:51

Frutarbolei dagokien ikastaroa eskainiko du Aitor Etxeandiak otsailaren 2an eta 3an. Izena eman daiteke dagoeneko.

Kimu Bat Gardenek frutarbolen kimaketa ikastaroa antolatu du otsailerako, eta bertan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du. Interesa duenak, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita eta 943-15 00 85.

Aitor Etxeandiak eskainiko du ikastaroa, Kimu Bat Garden-en, eta bi egunetan izango dira saioak: otsailaren 2an, ostiralean, azalpen teorikoak eskainiko ditu 17:30etik 20:00etara artean; hurrengo egunean, otsailaren 3an, saio praktikoa izango da, 10:00etatik 13:00etara artean.