Alex Berasategi: "Ea zer gertatzen den gaur gaueko aukeraketan"

Uztarria.eus 2018ko urt. 15a, 15:44
Alex Berasategik egindako bizikletaren irudi hau da kopako lehian. (Eitb.eus)

Munduko Argazki Kopako (WPC) epaimahaik gaur gauean jakinaraziko du zein argazkilariren lanak ariko diren lehian txapelketaren finalean. Argazkilari horien artean da Alex Berasategi, Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioaren epaimahaiak aukeratuta. Berasategik azaldu duenez, "gustura" dago honaino iritsi izanarekin: "Baina behin honaino iritsi garenez, gehiago eskatuko dugu".

Munduko Argazki Kopako (WPC) epaimahaik gaur gauean jakinaraziko du zein argazkilariren lanak ariko diren lehian txapelketaren finalean. Argazkilari horien artean da Alex Berasategi, Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioaren epaimahaiak aukeratuta. Hain zuzen ere, herrialde bakoitzeko epaimahaiak gehienez hiru argazkilari aukeratu ditu sail bakoitzera aurkezteko, eta Berasategiren argazkia Publizitate arloan aukeratu du Espainiako elkarteak. Azpeitiarrak egindako bizikleta baten irudia dago finalerako lehian.

Berasategik Uztarria.eus-i azaldu dionez, "gustura" dago honaino iritsi izanarekin: "Baina behin honaino iritsi garenez, gehiago eskatuko dugu. Ea zer gertatzen den gaurko aukeraketan".

Sei atal ditu Munduko Argazki Kopak, eta 30 herrialdetako argazkilariek parte hartu dute bertan. Guztira, 500 bat argazkilariren lanak daude finalaren atarian, eta gaur horietatik 60 hautatuko dituzte; atal bakoitzeko hamar. Horiek denak maiatzaren 5ean Australian jokatuko den finalean izango dira.

Berasategi Espainiako Profesionalen Federazioko kide da, eta iaz elkarte horrek egin zuen barne txapelketan azpeitiarraren bi argazki aukeratu zituzten. Bi irudi haiek Ohorezko Bilduman sartu zituzten, eta horietako bat Munduko Argazki Kopako finalerako hautagai dena.

Berasategik Euskadi Irratiako Faktoria saioan hitz egin du gaur goizean.