Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Beñi Agirre idazleak hitzaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun elkartu ziren Agirrek "lagunarteko giroan" eskaini zuen saioan, eta Gipuzkoako historia nafarra liburuaz aritu zen hizketan idazlea. Ondoren, bazkaria egin zuten hainbatek. (Argazkia: Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldea)