EAEko Auzitegi Nagusiak ere baliogabe jo du erraustegia gelditzeko akordioa

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-01-13 10:40

Erraustegiaren lanak gelditzeagatik, auzitara eraman zuen GHK-k Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia joan den urrian. Donostiako auzitegi batek egin zuen bezalaxe, EAEko Auzitegi Nagusiak ere ez du aintzat hartu Gipuzkoako Foru Aldundiko aurreko gobernuak auzian jarritako helegitea. EH Bilduk jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenean beste helegite bat jarriko duela.

IƱaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia.  Argazki originala

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) joan den urrian erabaki zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohi azpeitiarra eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakaria auzitara eramatea. Hain zuzen ere, salaketa horren bitartez, 2013an Zubietako erraustegiaren lanak gelditzeak "eragindako kalte ekonomikoa" beren gain har dezaten nahi zuten GHKren gaur egungo buruek.

Donostiako auzitegi batek egin zuen bezalaxe, EAEko Auzitegi Nagusiak ere ez du aintzat hartu Gipuzkoako Foru Aldundiko aurreko gobernuak —EH Bildu agintean zela— erraustegiaren auzian jarritako helegitea, eta legez kanpokotzat jo du 2013ko akordioa: haren bidez adostu zuten diputazioak eta enpresa taldeak Zubietako errauste planta ez egitea. Egungo foru gobernuak orduko kargudunen aurkako legezko neurriak iragarri ditu; eta EH Bilduk jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenean beste helegite bat jarriko duela.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa