Sansebastianak 2018

Balkoietan jartzeko sansebastianetako banderolak salgai daude

Uztarria.eus 2018ko urt. 12a, 22:44

San Sebastian jaiak ate joka dira, eta etxeetako balkoietan sansebastianetako banderolak jartzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Hori dela eta, herriko hiru dendatan eskuragarri jarri dituzte zapiak. Astearteaz geroztik salgai daude Agirre dendan, Belaetxen eta Kolpekan, lau euroren truke.