Unai Agirrek zabaldu du txotx denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus | Gizartea | Argazki galeria
2018-01-12 22:47

Inauguratu dute sagardo denboraldi berria Azpeitiko Añota sagardotegian. Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzaile eta bertsolariak izan du lehen sagardoa dastatzeko ohorea. Txotxetik atera den sagardoaz edalontzia bete, eta honako bertso hau abestu du: "Sagar urtea biltze lanetan / egin zenuten leher ia /gero txotxian antzemateko /irakinaren neurria / honek biltzen du kultura dana / ingurua da herria / altxa basoa hau da Azpeitiko / euskal sagardo berria".

Agirreren ostean, han bildu diren herritarrek ere izan dute sagardoa dastatzeko aukera, eta, ondoren, afaria egin dute sagardotegian bertan. Guztira, 130 bat lagun bildu dira, eta afalostean, Kupela taldearen musikaz gozatzeko aukera izan dute. Agirrez gain, bertan izan dira Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso bertsolariak ere.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa