Sansebastianak 2018

Danbor taldeek hasi dute sansebastianetarako atzera kontaketa

Uztarria.eus 2018ko urt. 12a, 17:30

Uztarria.eus-ek eta Urola Kostako Hitzak honako bideo hau grabatu zuten atzoko helduen danborradako lehen entseguan. Hiru zuzendari berri elkarrizketatu zituzten: Mikel Agirre (Mendizaleak), Maite Bikendi (Izarraitz Txoko) eta Ekain Garate (Landeta-Egizale).

Datorren astean beste bi entsegu egingo dituzte danbor taldeek: asteartean eta asteazkenean, 21:00etan, Izarraitzen. Bi saio horietan Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu danborradako piezak.