Jose Angel Iriondok irabazi du 'Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburua

Uztarria.eus | Uztarriaeus | Artikulua
2018-01-12 15:59

Uztarriako bazkide diren 11 herritarrek parte hartu dute zozketan, eta Iriondori tokatu zaio liburua. Uztarria Komunikazio Taldeak hainbat zozketa egiten ditu, eta horietan parte hartzeko beharrezkoa da bazkide izatea.

Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren ale bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Jose Angel Iriondo Unanue da haren irabazlea. Uztarriako bazkide diren 11 herritarrek parte hartu dute zozketan.

Enekoitz Esnaola azpeitiar kazetariak idatzi du lan hori eta abenduaren 4an aurkeztu zuten, Baionan. Liburua aitzakia hartuta, Esnaolari elkarrizketa luzea egin dio Uztarriak banatu berri den urtarrileko aldizkarian. Gainera, Berriako azpeitiar kazetariak eta Anaitz Funosasek eskaini zuten asteazkenean Sanagustinen.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa