Beñi Agirrek hitzaldia emango du igandean Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko urt. 11a, 16:52
Beñi Agirreren 'Gipuzkoako historia nafarra' liburuaren azala.

Gipuzkoako historia nafarra liburuan oinarrituta arituko da, 11:30etik aurrera, Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako ekitaldiaren barruan. Ondoren, bazkaria ere izango dute kulturgunean; parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, Sanagustinen bertan.

Hitzaldia antolatu du iganderako, hilak 14, Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Nafar Zuzterrak taldeak. 11:30ean jarri dute hitzordua Sanagustin kulturgunean, "lagunarteko giroan, kafea hartuz", Beñi Agirrek emango duen hitzaldia jarraitu nahi dutenentzat. Berak idatzitako Gipuzkoako historia nafarra liburuan jasotakoen gainean ariko da Agirre Azpeitian.

Hitzaldian jorratutako gaietan sakontzeko aukera izango dute hala nahi dutenek ondorengo bazkarian, Sanagustinen bertan. Bazkarian parte hartzeko asmoa dutenek, hori bai, izena aurrez eman behar dute, kulturgunean.