Sansebastianak 2018

'Goizeko izarra' piezak, bost urte helduen danborradan

Uztarria.eus 2018ko urt. 10a, 19:12

Duela bost urte, 2013an, gaurko egunez egindako entseguan erabaki zuten danbor taldeek San Sebastian bezperako helduen danborradan Goizeko izarra pieza jotzea. Entsegu berezi hartan danbor taldeetako zuzendariek danborrak eta txapak bereizita jotzen den bertsioa aukeratu zuten. Txokolotarrek egindakoa da abestia, eta Unai Frantzesenak danborradarako moldatu zuen.

Hona hemen, Goizeko izarra lehen aldiz jo zuten entseguko, 2013ko urtarrilaren 14ko, bideoa.