Gabonetako oporren ondoren, etzi zabalduko ditu ateak Elkarguneak

Uztarria.eus 2018ko urt. 10a, 15:04
Elkargunearen irudi bat.

Elkar-ekinek herritarrak animatu ditu "bazterrean edo ia erabili ere egin gabeko jostailuei, arropei edo bestelako produktuei bigarren bizialdi bat ematera". Gabonetako oporraldiaren ondoren, Soreasuko Elkarguneak berriro zabalduko ditu ateak ostiralean, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean ere irekita egongo da, 10:00etatik 13:30era.  

Gabonetako oporraldiaren ondoren, Soreasuko Elkarguneak berriro zabalduko ditu ateak ostiralean, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatean ere irekita egongo da, 10:00etatik 13:30era.

Elkar-ekinen esanetan, egun hauetan jostailu eta opari asko gelditzen dira "bazterrean, ia erabili ere egin gabe edo oso gutxi" erabilita. "Jostailu, arropa eta produktu horiei bigarren bizialdi bat emateko aukera eskaintzen dugu, Elkargunean donazio bezala utzita edo jabeak prezio sinboliko batean saltzen ipinita. Gogoratu beste pertsona batek gustura har dezakeela zuk erabili eta jada behar ez duzuna. Edo zeuk har dezakezula beste batek erabili duena". Era berean, talde eragileak gaineratu du ematen den produktua "txukuna eta erabilgarria" izatea eskatzen dutela.

Elkar-ekinek adierazi du Elkargunearekin berrerabilpena "sustatzeaz gain", antolatzen dituzten ekintzen bidez herriko prekarietateaz, ingurumenaz eta bazterkeriaz arduratu eta gizarte justuago baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dituela.