Errealitate globalaren eta tokikoaren irakurketa kritikoa egingo du Alicia Alemanek Loiolako Santutegian

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-01-10 12:08

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak herritartasun eskola egitasmoaren barruan antolatu duen hitzaldi zikloko hirugarren saioa eskainiko du Alboan gobernuz kanpoko erakundeko kideak,  Gaur egungo testuinguruko erronkak: errealitate globalaren eta tokikoaren irakurketa kritikoa izenpean. Gazteleraz izango da hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da.

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak herritartasun eskola egitasmoaren barruan antolatu duen egitarauaren barruan, Gaur egungo testuinguruko erronkak: errealitate globalaren eta tokikoaren irakurketa kritikoa hitzaldia eskainiko du Alicia Alemanek datorren asteartean, hilaren 16an. 19:00etan izango da saioa, eta Alboan gobernuz kanpoko erakundeko kideak gazteleraz emango ditu azalpenak. Hitzaldia doan izango da, eta liburutegiko atetik sartu beharko da hitzaldira.

Loiola Zentroak azaroan hasi zituen hitzaldiak, eta egitasmoaren helburua da "gaurkotasunezko kezka sozialak" oinarri hartuta eztabaida bultzatzea, ezagutza transmititzea eta alternatiben inguruan hausnartzea. Haien esanetan, herritar prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi dutenei eta Eliza arloan inplikatuta dauden pertsonei zuzendu diete egitasmoa.

Zazpi hitzaldi antolatu dituzte guztira, eta asteartekoa hirugarrena izango da. Hurrengo saioa otsailaren 20an egingo dute. Orduan, demokraziaz, justiziaz eta herritarren parte hartzeaz arituko dira.


Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa