Hilaren 16an hasiko dira helduentzako bertso tailerraren saioak

Uztarria.eus 2018ko urt. 8a, 16:02

Izen-ematea irekita du oraindik Erniarraitzek; ostiral honetan itxiko dute. Astearteetan egingo dituzte saioak, 19:00etatik 20:00etara, apirila bitartean.

Lehen aldiz antolatu du Erniarraitz bertsozale elkarteak helduentzako bertso tailerra, "edozein bertsozalerentzat, bertsotan ez dakitenentzat". Abenduan ireki zuten izen-ematea, saioak urtarriletik apirilera izango zirela aurreratuta. Orain, tailerraren hasiera data eman dute: hilaren 16an egingo dute lehen saioa.

Izen-ematea irekita du oraindik Erniarraitzek; ostiral honetan itxiko dute. Astearteetan egingo dituzte saioak, 19:00etatik 20:00etara, apirila bitartean. erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi edo Erniarraizko kideren batekin harremanetan jarri behar da izena emateko. 50 euro ordaindu behar da ikastaroan parte hartzeko.