'Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburuaren ale bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus 2018ko urt. 8a, 13:57
Enekoitz Esnaolak idatzi duen liburuaren azala.

Enekoitz Esnaola azpeitiar kazetariak idatzi duen lana eskuratu nahi duten bazkideek mezu bat bidali beharko dute bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta uztarriazozketak@gmail.com helbidera, ostiraleko 11:00ak baino lehen.

Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren ale bat zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Enekoitz Esnaola azpeitiar kazetariak idatzi du lan hori eta abenduaren 4an aurkeztu zuten, Baionan. Banatu berri den urtarrileko Uztarria aldizkarian Esnaolari liburuaren gainean egindako elkarrizketa luzea irakur daiteke; bestetik, Berriako azpeitiar kazetariak eta Anaitz Funosasek hitzaldia emango dute etzi Sanagustinen.

Uztarriak zozkatuko duen alea eskuratzeko, zozketan parte hartzeko mezua bidali beharko dute bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko du Uztarriak saridunaren izena eta harekin harremanetan jarriko da, liburua nola eskuratu adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.