Imsersoren termalismo programan izena emateko epea ireki dute

Uztarria.eus 2018ko urt. 8a, 13:33

Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietako plaza libreetan izena emateko aukera izango da maitzaren 10a bitartean. Azpeitiarrek Imserson bertan edo udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan eman dezakete izena.

Imsersok, Espainiako Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak, ireki du pentsiodun guztientzak urtero aukeran jartzen duen termalismo programarako izen-ematea. Bainuetxeetan egonaldiak egin nahi dituzten adineko eta pentsiodun azpeitiarrek Imserson bertan edo udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan eman dezakete izena.

Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietako plaza libreetan izena emateko aukera izango da maitzaren 10a bitartean. Egonaldia irailetik abendura bitartean egin nahi dutenek, berriz, lehentasuna izateko, eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 11 izango dute. Hala ere, itxaron zerrendan sartzeko aukera izango dute urriaren 31 bitartean egiten diren eskaerek.