Zabaldu dituzte Urraki eta Mandubia

Uztarria.eus 2018ko urt. 8a, 11:11

Elurraren eraginez, Urraki eta Mandubiako errepideak itxita egon dira larunbat iluntzeaz geroztik, baina pixkanaka egoera normaltasunera itzultzen ari da, eta dagoeneko zabalik daude eskualdeko mendateak. Segurtasun Sailaren arabera, Mandubian normaltasunez igaro daiteke goizeaz geroztik, baina Urrakin oraindik tentuz gidatzeko gomendatu dute.