Erori egin da Urrestillako errota zaharraren teilatuaren zati bat

Uztarria.eus 2018ko urt. 7a, 20:06

Urrestillako Errota baserri zenaren errotaren teilatua hondatuta agertu da gaur. Lehendik ere nahikoa egoera pattalean zegoen, eta zati handi bat erori egin da atzoko elurtearen ondoren.

Errota Azpeitiko Udalaren jabetza da. 2007an onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak hirigintza araudia aldatzea, Urrestillako Altuna eremuan 21 etxebizitza eraikitzeko. Etxebizitza horiek eraikitzeko bota egin zuten, hain zuzen ere, Errota baserria; baina baserriari izena ematen zion errotaren eraikina eta edukia bertan uztea erabaki zuten, ondare gisan zuen balioagatiik, kontserbatzeko eta zaintzeko helburuarekin.