Musikarekin goxatu du Bandak Errege eguerdia

Uztarria.eus 2018ko urt. 6a, 14:51

Urteberri kontzertua oparitu die Udal Musika Bandak Errege eguneko eguerdi partean Sanagustin kulturgunea bete duten zaletuei. Kanpoko giro petraletik babestuta, dozenaka izan dira Bandakoen urteroko Gabon hitzorduarekin bat egin duten herritarrak, Bandaren lana gogotik txalotuz.