Uztarria Komunikazio Taldeak argitaratu berri duen 2018ko egutegiak hainbat akats du. Banaketaren zati bat egin ondoren jabetu da Uztarria egutegiak akats horiek dituela, eta orduan, banaketarekin ez jarraitzea erabaki du. Akatsak konpondu eta egutegi berriak aterako ditu Uztarriak, eta lehenbailehen banatuko zaizkie berriak bazkide guztiei. Uztarria Komunikazio Taldeak sentitzen du gertatutakoa.