Giro oso txarra bada, arratsaldeko errege kabalkadak ohikoa baino ibilbide motzagoa egingo du

Uztarria.eus 2018ko urt. 5a, 11:55

Eguraldi oso txarra egiten badu, Erregeen kabalkada igerilekutik aterako da eta udaletxean ongietorria egingo diete. handik San Martin Egoitzara joango dira. Beraz, giro oso txarra bada Erregeen kabalkadak ez du Alde Zaharrean itzulirik egingo. 

Eguraldi oso txarra egiten badu, gaur arratsaldeko Erregeen kabalkadako ibilbidea ohikoa baino motzagoa egingo dute. Hala, igerilekutik atera eta zuzenean udaletxera joango dira. Han, ongietorria egingo diete hiru errege magoei, eta, ondoren, San Martin Egoitzara joango dira. Beraz, giro oso txarra bada Erregeen kabalkadak ez du Alde Zaharrean itzulirik egingo.