Gutun asko jaso dituzte aurten ere Erregeen pajeek

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2018-01-04 18:22

Gutunak jaso eta jaso eta gozokiak eman eta eman. Horrelaxe aritu dira arratsaldean Errege Magoen laguntzaileak Sanagustinpean. Esandako ordua baino beranduxeago azaldu dira pajeak hitzordura, baina ordurako ilara luzean zai zituztenek ez dute horregatik etsi. Ume txikiak zein kozkortuagoak inguratu zaizkie Meltxor, Gaspar eta Baltasar hirukoarentzako eskariekin, eta gehienek baliatu dute aukera argazkiren bat edo beste ateratzeko ere.

Bihar, Erregeak

Bihar, Errege bezpera, Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri tokatuko zaie lan egitea. 17:00etan etorriko dira Lasaora, han trena hartu eta Burdinbidearen Euskal Museoan 17:30ean egingo dieten ongietorrira hutsik egin gabe iristeko. Kabalkadan ibiliko dira gero, 19:00etan igerileku aurretik abiatuta, kalez kale.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa