Oinarrizko argazkilaritza ikastaroa emango du argazki elkarteak Dinamoan

Uztarria.eus 2018ko urt. 3a, 18:00

Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko dute, otsailaren 1etik martxoaren 22ra, zortzi saiotan. Izena emateko epea urtarrilaren 14an bukatuko da eta gehienez hamabost lagunentzako tokia izango da ikastaroan. Norberak bere kamera eraman beharko du.

Oinarrizko argazkilaritza ikastaro berri bat prestatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak urteko lehen hilabeteetarako. Oraingo honetan, ordea, ikastaroa Soreasuko Dinamoan emango dute eta ez elkartearen egoitzan. Irteera praktikoak ere egingo dituzte.

Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko dute otsailaren 1etik martxoaren 22ra emango duten ikastaroan; norberak bere kamera eraman beharko du. Guztira, zortzi saio izango ditu ikastaroak, guztiak ostegunetan: otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, eta martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an. Ordu eta erdikoak izango dira saioak, guztira hogei ordu osatu arte, 20:00etatik 21:30era

Izena emateko epea urtarrilaren 14an bukatuko da eta gehienez hamabost lagunentzako tokia izango da ikastaroan. 60 euro ordaindu behar da parte hartzeko eta izena eman nahi dutenek aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar dute.